lunes, 2 de septiembre de 2019

Irailak 7. Jardunaldia. #pornuestroplaneta ekimenarekin batera

 
 
 
Badakizue nolakoak garen: keinu sinboliko txikikoak baina ekintza handikoak. Baina ezin dugu ingurumenaren aldeko ekimen global hau egiteari utzi, Reforesta, gure erakunde lagunaren eskutik info+. Ekimenak zuhaitzak landatzea proposatzen du eta, horretaz, zeozer jakin badakigu.

Undabasoko lurretan haritz batzuk landatuko ditugu. Hori egiteko unerik aproposena ez den arren, erro-lurra duten aleak erabiliko ditugu eta azken euriteei esker, ez dute arazorik izango aurrera ateratzeko. Gainera, eguna aprobetxatu dezakegu espezie inbaditzaileak ezabatzeko beste lan batzuen artean.

Horrez gain, gure bigarren zeregin gogokoena ere egingo dugu: dibulgazioa. Gure ingurunean eta mundu osoko basoen arazoaz hitzegingo dugu eta Undabason dagoeneko martxan dagoen gure bertoko basoa berreskuratzeko proiektuaz hitz egingo dugu. Proiektuak nola aurrera egiten duen ikusiko dugu eta zeintzuk diren hurrengo mugarriak.

 
Irailak 7an geratuko gara 9:00etan Ibarruriko Andra Mari elizaren aparkalekuan (kokapena HEMEN).

Eraman zure kantinplora eta zerbait jateko. Eguerdian bueltatuko gara etxera. Kontsultatu eguraldia arropa eta oinetako egokiak eramateko (mendiko edo uretako botak) edo eguzki-babesa.

Izen-ematea info@lurgaia.org-era idatziz ere beharrezkoa. Esaiguzu:
- joango zareten guztion izena, abizena eta adina
- nondik zatozen
- ea garraiobidea duzun ala ez eta partekatu nahi ba duzu. Konpartitzeko, esaiguzu zure mobil zenbakia, gidariak eta bidaiariak kontaktuan ipintzeko. Zure lankidetza behar dugu gure aztarna murrizteko.
 
Itxaroten zaitugu!
 
Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario