BBK Fundazioarekin dugun lankidetzaren esparruan, berrikuntza ugari emango dituen egutegi bat prestatu dugu denboraldi berri honetarako. BBKbasoa programak gure basoak berreskuratzeko ahaleginak egiten jarraitzen du, eta orain BASOeskola gehitu zaio, ingurune naturala gizartera hurbiltzea helburu duen ekimena. Ezagutzea ezinbestekoa delako kontserbatzeko.
Jardunaldiak dibulgazio eta praktika konbinazio bat izango dira. Baina, adibide batekin hobeto uler dezazun, lehenengoa azalduko dizuegu.
Goizean, tximeleteengana hurbildu nahi dugu. Horien inguruan jakin eta espezie batzuk bereizten ikasi nahi dugu, aditu batekin eta poltsikoko gidatxo baten laguntzarekin.

Eguerdian bazkaltzeko geldialdia egingo dugu, energiaz beteko gaituen katering ekologiko batekin.
Eta arratsaldean, meta bat egingo dugu!, baina ez larterketa batendako. Metak, gure baserritarrek egiten dituzten lasto edo iratze pilo horiek dira, (gero eta gutxiago ikusten direnak) kontserbatzeko eta erabiltzeko neguan zehar. Horiei buruz hitz egingo dugu eta, auzolanean, ohitura den bezala, eraikiko dugu, gainera, ikuspegi ekologikotik erabilgarritasuna izango duena.
BBK Fundazioak jardunaldi hau gauzatzeko beharrezko guztiarekin laguntzen digu, bazkaria barne.
Dibertigarria, ezta?
|
|
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario