jueves, 6 de junio de 2019

Zuhaitzak eta saguzarrak. Jardunaldi tailer bikoitza

Datorren larunbatean, ekainaren 15ean, BBKren eskutik, JARDUNALDI BIKOITZA ospatuko dugu.

Arratsaldeko/gaueko jardunaldi bat, Undabason zehar zuhaitz eta zuhaixka espezieak identifikatzeko eta ezagutzeko, bere itxura eta berezitasunengatik. Liburuxka bat banatuko dugu laguntza moduan.

   

Horrez gain, nahi dutenek espezie exotiko inbaditzaileak (zehazki, akazia) ezabatzeko aukera izango dute.

Oraingo honetan 17:00etan Ibarruriko elizaren aparkalekuan izango dugu topagunea (ikusi kokapena HEMEN). Haurrak ongietorriak dira, baina kontuan izan behar da hitzaldiak direla eta geldirik entzuten egongo garela eta, orduan, aspertu daitezkeela.

21:00etan, ibilbidearekin jarraituko dugu, saguzarrei buruz gehiago jakiteko. Zein espezie bizi diren gure basoetan eta zein den haien kontserbazio-egoera. Ilundu bitartean, basoan zehar ibiliko gara, detekzio-aparatuak erabiliz, non dauden jakiteko eta zein espeziak diren jakiteko.

BBK Fundazioak jardunaldi hau gauzatzeko beharrezko guztiarekin laguntzen digu.

Eraman zure kantinplora eta zerbait jateko, nahiko berandu amaituko dugulako. Kontsultatu eguraldiaren aurreikuspena arropa eta oinetako egokiak (mendi-botak edo ur-botak) eramateko.

Gogoratu, gure jardunaldiek ere, gure kotxeekin, eragina dutela ingurugiroan. Horregatik, aurten, ibilgailuen erabilera murrizteko asmoa dugu, ahal den neurrian partekatzen eta, jakina, zuhaitz gehiago landatzen denboraldiaren amaieran, konpentsatzeko.

Izen-ematea info@lurgaia.org-era idatziz ere beharrezkoa da 12a, ASTEAZKENA BAINO LEHEN. Plazak mugatuak dira, beraz, apuntatzen bazara, ahalegindu zaitez hitzordura, plazarik gabe geratu direnen errespetuagatik. Adierazi behar da: joango zareten guztion izena, abizena  eta adina, nondik zatozen, ea garraiobidea duzun ala ez eta partekatu nahi ba duzu zenbat leku dagoen libre. Konpartitzeko, esaiguzu zure mobil zenbakia (bakarrik kasu honetan erabiliko dugu) eta, horrela, gidariak eta bidaiariak kontaktuan ipiniko dugu. Zure lankidetza behar dugu gure aztarna murrizteko.

Itxaroten zaitugu!

Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario