viernes, 14 de junio de 2019

Kostaldeko txilardiak 🌸 Ekainak 16

 
Zelan ibilaldi bat eta lan pixka bat La Galeako kostaldeko txilardietan?
 

Datoren asteko igandean, ekainaren 16an, Getxoko kostaldeko txilardietan ikusiko gara espezie exotikoen kontrol pixka bat egiteko eta kostaldeko txilardi atlantikoen proiektuarekin jarraitzeko Getxoko Udalaren eskutik. Ekosistema hauen garrantzia eta proiektua azalduko dugu ere.


Hitzordua: igandea, ekainak 16, 9:00tan Azkorriko parkinean (ikusi kokapena HEMEN)
 

Eraman zure kantinplora eta zerbait jateko, hamaiketakorako ordura heldu arte, goizaren bukaeran. Kontsultatu eguraldia arropa eta oinetako egokiak eramateko (mendiko edo uretako botak) edo eguzki-babesa.

Izen-ematea info@lurgaia.org-era idatziz ere beharrezkoa da 12a, ASTEAZKENA BAINO LEHEN. Plazak mugatuak dira. Apuntatzen bazara, ahalegindu zaitez hitzordura joaten, plazarik gabe geratu direnen errespetuagatik. Esaiguzu: joango zareten guztion izena, abizena eta adina, nondik zatozen, ea garraiobidea duzun ala ez eta partekatu nahi ba duzu. Konpartitzeko, esaiguzu zure mobil zenbakia, gidariak eta bidaiariak kontaktuan ipintzeko. Zure lankidetza behar dugu gure aztarna murrizteko.


Itxaroten zaitugu!

Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario