viernes, 21 de junio de 2019

DESEUKALIPTIZAZIO jardunaldia Urdulizen. 2019-06-30

 



Udaren hasierarekin, beste jardunaldi bat proposatzen dizuegu kostatik gertu, Naturazale ekimenaren barruan: datorren igandean, ekainak 30a, Urdulizera goaz zaintzan ditugun lurzatien, eta 2017an zaharberritzen hasi ginen, eukalipto-berragertzea kontrolatzera.

Beti bezala, LURGAIA Fundazioak materialak eramango ditu (eskularruak eta tresnak). Zuek bakarrik eraman behar duzue zuen kantinplora urarekin eta hamaiketakorako ordura arte heltzeko behar duzuena: fruta edo fruitu lehorrak. Eguraldiaren iragarpena kontsultatu ezazue arropa eta oinetako egokiak ekartzeko (mendi edo ur botak), eguzkitako krema eta txapela.

Egun honetan 09:00etan Santa Marinaren parrokiako aparkalekuan izango dugu topagunea (ikusi kokapena
HEMEN) eta, hortik, landaketa eremura igotzeko antolatuko gara.

Gogoratu, gure jardunaldiek ere, gure kotxeekin, eragina dutela ingurugiroan. Horregatik, aurten, ibilgailuen erabilera murrizteko asmoa dugu, ahal den neurrian partekatzen.


Izen-ematea info@lurgaia.org-era idatziz ere beharrezkoa da 26a, ASTEAZKENA BAINO LEHEN. E-mail horretan adierazi behar da:
  • joango zareten guztion izena eta adina,
  • nondik zatozen eta garraiobidea duzun ala ez, eta partekatu nahi baduzu zenbat leku dagoen libre konpartitzeko
  • eta esaiguzu zure mobil zenbakia (bakarrik kasu honetan erabiliko dugu) eta, horrela, gidariak eta bidaiariak kontaktuan ipiniko dugu. Zuen lankidetza behar dugu gure aztarna murrizteko.
Itxaroten zaituztegu!

Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario