jueves, 21 de marzo de 2019

Landaketa jardunaldia, Undabason, martxoaren 9an

Martxoaren 9an Undabasora itzuli ginen, gure etorkizuneko basoa zuhaitz eta zuhaixkekin betetzen jarraitzeko. Udaberria txoko guztietatik agertzen ari da eta azkeneko bultzada bat egin behar dugu espezieak neguko geldialditik esnatu baino lehen.

Beti bezala, lan jardunaldi atsegina, dibulgazioarekin batera. Lagunen artean, aurpegi ezagunak eta aurpegi berriak ere.



Landaketa eremura joan ginen eta beharrezko materialekin kargatutak, gora jo genuen. Lan gogorra baina guztien artean pisua arinagoa egiten da.



Lurzorua ez dago erosoa, ebaketaren aztarnak, batzuetan, lana zaila egiten dute. Baina, dakizuenez, materia organiko hau lurzoruaren elikagaiak aberastuko ditu eta intsektuek ere eskertuko dute.

Baina, gure boluntarioentzako, ez dago oztoporik.













Eta saria: tortilla, entsalada, txakolina, bizkotxoa eta lagunen arteko solasaldia.

Beti bezala, gozamena.

Eskerrik asko etortzeagatik!









 Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailak ingurumenaren arloko boluntariotzako proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzen deialdiaren baitan diruz lagundutakoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario