jueves, 7 de marzo de 2019

Artadi txiki bat sortu nahi dugu Gamiz-Fikan. Landaketa jardunaldia Martxoak 16

 


 
Oraingoan Gamiz-Fikan izango da hitzordua, Butroi Bizirik-oekin batera, eta Gamiz-Fikako Udaletxearekin batera, arteaz, haritzez eta abarrekin landatuko dugu lur zati bat, Udalarekin lur-zaintzako hitzarmen baten bidez zainduko duguna. Topagunea Gamiz-Fikako elizan izango da, ikusi kokapena HEMEN. Martxoak 16an, larunbatean, 09:30etan ikusiko gara.

Horrez gain, NATURAZALE ekimenari buruz hitz egingo dizuegu: Bizkaiko ingurumen boluntarioen sare berria, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Lurgaiak kudeatuko duena.


Beti bezala, LURGAIA Fundazioak materialak eramango ditu (eskularruak eta tresnak). Zuek bakarrik eraman behar duzue zuen kantinplora urarekin eta hamaiketakorako ordura arte heltzeko behar duzuena: fruta edo fruitu lehorrak. Eguraldiaren iragarpena kontsultatu ezazue arropa eta oinetako egokiak ekartzeko (mendi edo ur botak).

Gogoratu, gure jardunaldiek ere, gure kotxeekin, eragina dutela ingurugiroan. Horregatik, aurten, ibilgailuen erabilera murrizteko asmoa dugu, ahal den neurrian partekatzen eta, jakina, zuhaitz gehiago landatzen denboraldiaren amaieran, konpentsatzeko. Informatuko dizuegu.

Izen-ematea
info@lurgaia.org-era idatziz ere beharrezkoa da 13a, ASTEAZKENA BAINO LEHEN. E-mail horretan adierazi behar da: joango zareten guztion izena eta adina, nondik zatozen, ea garraiobidea duzun ala ez eta partekatu nahi ba duzu zenbat leku dagoen libre. Konpartitzeko, esaiguzu zure mobil zenbakia (bakarrik kasu honetan erabiliko dugu) eta, horrela, gidariak eta bidaiariak kontaktuan ipiniko dugu. Zuen lankidetza behar dugu gure aztarna murrizteko.
 
Anima zaitez!
 
Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne eta inskripzioen baieztapenak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario