Joan den larunbatean, 13an, gure Undabaso maitatua egun batez utzi eta Gamiz-Fika-n (Bizkaia) egon ginen: Butroi Bizirik Trantsizioan eta Gamiz-Fikako Udalarekin batera.
Beste egun eder bat eta oso jendetsua: 60 pertsona inguru etorri ziren bazter eder honetara gure basoetarako lanean pasatzeko goiza.
Undabasorekin konparatuz, lurra erraz lantzen zen. Gamiz-Fikako Udalak eremu hau berreskuratzea erabaki du. Arlo honetan, artea izan beharko litzateke espezie nagusia eta, lursail txiki honetan, behintzat, hala izango da urte batzuetan.
Arteak, txorbeltzak, gurbitzak, elorri zuriak, haritzak eta astigar arruntak. Guztira 350 ale. Badakizue dagoeneko modu naturalean ageriko ziren espezie guztiak landatzen ditugula. Eta, jakina, zuhaitzak ez ezik, zuhaixkak. Haiek laguntzen dute oihanpea sortzen eta garrantzi handia dute hegaztientzat, adibidez.
Sentsibilitatea duten pertsonak eta erakundeak elkarrekin lanean gure ingurumena hobetzeko. Horrek inspiratzen gaitu benetan.
Sentsibilitatea duten pertsonak eta erakundeak elkarrekin lanean gure ingurumena hobetzeko. Horrek inspiratzen gaitu benetan.
Egun berean aprobetxatu genuen Naturazale sare berria aurkezteko. Bizkaiko 20 talde eta erakunde baino gehiago biltzen dituen ingurumen boluntariotza plataforma bat da. Honekin batera, bere jarduerak hasi ziren. Proiektu itxaropentsu baten hasiera da, ezta? Zurekin kontatzea espero dugu.
Eskerrik asko etortzeagatik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario