Uztailaren 11n, larunbata, etorkizuneko basoetan lan egiteko gogoa zuten pertsona batzuk elkartu ginen berriro.
Fundazioari,
Undabasoko proiektuari, Inbasoreen Espezie Exotikoen problematikari eta
anfibioen egoerari buruzko azalpenen ondoren, talde ugaritan banatu
ginen akazia faltsuei, krokosmiari, tximeleten buddleja edo loreari,
haritz amerikarrei eta abarri buruz jarduteko.
Buddleja daviidi edo tximeleten loreak mozten
Crocosmia x Crocosmiifloraren erraboilak erauzten
EEIen arazoetako bat, krokosmia kasu, eremua kolonizatzen doazela eta bertako landaredia haztea eragozten dutela da. Krokosmiaren
kasuan, gainera, erraboilak sortzeko gaitasuna du; beraz, lana ez da
soilik aurten errotik kentzea, baizik eta hurrengo urteetan ale berriak
haztea galaraztea.Horretarako,
hondakinik uzten ez duen biofilm konpostagarri batekin probatzen ari
gara, eta, ondoren, landaketak egingo ditugu, geratu ahal izan diren
erraboiekin lehiatu daitezen.
Biofilm konpostagarri bat jarriz, Krokosmia haztea eragozteko.
Haritz amerikarren "eraztuntzen"
Beste
talde txiki bat ur-biltegi zahar bat txukuntzen aritu zen, eta bertan
harri- eta enbor-arrapala batzuk jarriko ditugu, anfibioendako eta
beste fauna batentzako tranpa izan ez dadin.
Ur biltegi zaharra topatzen eta askatzen
Eta amaitzeko baino hobe da putzu batera bisita egitea uhandre palamtuak larbak ikusteko eta menu berezi bat dastatu, irailera arteko azken eguna baita, Ortutik ahora-ren eskutik, katering agroekologikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario