Larunbatean, hilak 27, pertsona batzuk elkartu ginen Undabasoko basoaren alde lanean jarraitzeko.
Ongietorriaren eta bidezko azalpenen ondoren, zenbait espezie exotiko inbaditzaileren presentziak bertako espezieak behar bezala birsortzea eragozten ari diren eremura jaitsi ginen, hala nola itzal-platanoak, zipresak eta haritz amerikarrak.
Egoera horren aurrean, zenbait ale eraztundu genituen, eta zuhaitzak zutik lehortzen joango dira, egur hil dezente sortuz, intsektu ezberdinentzako eta kate trofiko osorako habitat idealak izango direnak.
Era berean, fauna desberdinentzako babeslekuak sortzea ahalbidetuko du (kakalardoak, hegaztiak, saguzarrak eta hainbat hegazti).
Baina dena ez zen lan egitea izan, horrelako jardueren beharraz, Undabasoren proiektuaz eta bere potentzialarekin ilusionatzeko denbora ere izan genuen.
Azkenik, anfibioei buruzko tailer txiki bat egin genuen, BBK Fundazioaren laguntzarekin Basoeskola proiektuaren barruan atera dugun azken gidaren laguntzaz.
Eta hori gutxi balitz, indarrak berreskuratu genituen Ortutik ahora-ren katering agroekologikoari esker
Eskerrik asko guztioi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario