miércoles, 11 de diciembre de 2019

Zinema eta baso-errekuperazioa astea

Joan den astean Mendifilm aprobetxatu genuen, mendiko zinea gogoko duen jendeari dei egin eta basoak berreskuratzeko jardueretan parte hartzeko.

Astelehena 2an Mendifimaren aurkezpenara joan ginen. Han naturaren kontserbazio egoerari eta mendiko ekosistemei buruz eztabaidatu zen.

Ostirala 6an zuhaitzak landatuz, egiten hobeto dakigun moduko jaieguna ospatzen genuen. 40 lagun inguru elkartu ginen, gehienbat pertsona barriak, eta Undabasoko zonalde barri batera joan ginen. Azalpen batzuk eta gero iaq 30 zuhaitz eta zuhaizkak landatu genituen.
Hau eta gero Ortutik ahora, katering agroekologikoaren janaria dastatu genuen, BBK fundazioaren ezker.


Aprobetxatu ginen ere hozitu ziren pinu batzuk ateratzeko.



Larunbata 7an jardunaldi bikoitza izan zen. Goizean ibialdi txiki bat egin genuen baso-kontzeptuaren, baso-laborantza industrialekiko desberdintasunak, bi ekosistemetan gertatzen diren prozesuak, etab. gainean hitz egiteko.

Horretarako, kontzeptu horietako batzuk argitzen zituzten liburuxka bat banatu genuen.
 
Era berean, helduentzako hitzaldi bat entzuteko oso prest ez zeuden borondatezko umeak  anfibioei buruzko hitzaldi informalago batekin ikasten aritu zen (ehunka baso-igel erruteak egon ziren putzuetan).Gainera, "Sedimentu-tranpak" eraikitzen genituen pistetako zatirik okerrenetan, lur hori guztia ibaietan amaitzea ekiditeko eta isurketa-uraren abiadura eta indarra geldiarazteko.
Nola eboluzionatzen duten ikusiko dugu




Tortilla gozo-gozo eta gero ostiraleko zonaldera joan ginen. Han beste ia 100 zuhaizt eta zuhaixkak landatu genituen. Hori izango da Kantauri itsasoko harizti misto handienetako bat. Undabasoko basoa.



ESKERRIK ASKO GUSTIOI!

HURRENGO BATEN ELKAR IKUSIKO DUGU !


 
Laguntzen du:

No hay comentarios:

Publicar un comentario