miércoles, 2 de octubre de 2019

Itsasontziz itsasadarratik ibilaldia 🚢 Urriak 12





BASOeskola proiektuarekin jarraitzen dugu, BBK Fundazioaren eskutik, nahiz eta, oraingoan, basotik pixka bat urrunduko gara.
 


Datorren asteko larunbatean, urriak 12an, Nerbioi-Ibaizabal estuarioan itsasontziz ibilaldi bat egitera animatzen zaituztegu, hau da, gure Bilboko Itsasadarra. Estuarioa barrualdetik egingo dugu, Bilbon, Bizkaia zubiraino, Areeta-Portugaleten. Itsasadarraren egoera zein den ikasiko dugu eta duela 30 urte martxan jarri zen errekuperazio-prozesua, saneamendu plana abian jarri ondoren, ezagutuko dugu. Javi Franco, AZTIko ikertzailea, sistema hau aspalditik aztertzen ari da, eta Itsasadarraren kalitate fisiko-kimiko eta biologikoa nola hobetu duen erakutsiko digu.




BBK Fundazioak ontzia martxan jartzen laguntzen digu eta, horri esker, 6 urtetik gorakoentzat 5 euro baino ez ordaindu behar da, eta 6 urtetik beherakoentzat 3 euro. Goiz atsegin eta didaktiko bat pasa ahal izango duzu.

 
ONTZIRA IGO NAHI?
 
 
EGUNA: urriak 12a, larunbata
ORDUA: 12:10
LEKUA: Pio Baroja plazako pantalana, Bilboko Udalaren aurrean.
IRAUPENA: 2 ordu aldera (14:00 - 14:30ak arte)
PREZIOA5 euro / pertsona (6 urtetatik behera, 3 euro)
ZER ERAMAN: eguraldiaren arabera, eguraldi freskorako arropa, eguzki babesa… Itsasontziak bainugela du baina ez taberna zerbitzukoa; ez dago baimenduta ontzian jatea.


IZENA EMAN >  info@lurgaia.org
Urriak 10 baino lehen.
Izena emateko datuak:
1. Joango zareten guztion izena, abizena eta adina
2. Nondik zatozen

EZ FALTATU!: honetan, bestetan baino gehiago, oso garrantzitsua da faltarik gabe etortzea. Kontutan hartu behar duzu plaza mugatuak direla eta baliteke norbait kanpoan geratzea eta zure plaza utzik geratuko lirateke.
 
 
Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.

Laguntzailea:

No hay comentarios:

Publicar un comentario