miércoles, 23 de octubre de 2019

Itsas hegaztietako eta zetazeoetako begiztatzea🐬 Azaroak 2a

Datorren larunbatean, azaroak 2an Matxitxakora joango gara, BBK Fundazioaren eskutik, BASOeskola proiektuko bostgarren jardunaldira etortzea animatzen zaituztegu. Ingurune naturala gizartera hurbiltzea da proiektu honen helburua.



Goizean zehar Bizkaia-golkoko zetazeoen eta itsas-hegaztiaren biologiari buruz eingo dugu berba.  Data hauetan, migrazioan direnez, espezie batzuk behaketa posible da: pardelak, pottorroak, zangak eta araoak .

Jardunaldi hau RAM-eko proposamen barruan kokatzen da. Honek Penintsula Iberiarraren puntu desberdinetako lehen hilabete-larunbat guztietan egiten dira.
 
Jardunaldia 9-etatik 12-etara izango da

 
Lokalizazioagatik beroki-arropa ekartzea garrantzitsua da eta behaketak errazteko prismatikoak edo teleskopioak ekarrik ahal duzue.
 

ANIMA ZAITEZ !
 

EGUNA: Azaroak 2a, larunbata
ORDUA: 9:00 etan
LEKUA: Matxitxakoko aparkalekuan (ikusi HEMEN edo  HEMEN)
ERAMAN: prismatikoak, zeozer jateko, kantinplora eta arropa beroa eta erosoa.

IZENA EMAN >  
info@lurgaia.org
Urriak 30a baino lehen.
Izena emateko datuak:
1. Joango zareten guztion izena, abizena eta adina
2. Nondik zatozen


Kotxea konpartitzeko: esaiguzu lekua behar duzun edo zure kotxean norbait eraman nahi/ahal duzu. Emaiguzu zure mobil zenbakia kontaktuan jartzeko (ez dugu gordetzen, bakarrik honetarako erabiliko da).

Plaza mugatuak: apuntatzen bazara, etorri, mesedez.


Laguntzailea:



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario