Pasa den igandean, 34 lagun bildu ginen Santa
Maria parrokiako aparkalekuan (Urdulizen). Han, 2017tik zaintzapean daukagun
lursail batean, eukaliptoaren berragertzea kontrolatu eta berreskuratzen ari
gara.
Agian, noizbait entzun duzue halako astakeria: eukaliptoa
ingurumen balio handiko zuhaitza dela. Entzunda daukagu: uraren erabileran
eraginkorra dela; landaketa jasangarria dela, biodibertsitatea sortzen duela,
suteen arriskua txikitzen duela, espacio naturalak berriak sortzen dituela,
lursoruak berreskuratzen dituela, paisaia aberasten duela…😶 Bai, hala esan zuen eukaliptoari lotutako enpresa-talde batek.
Nola ez...
Baina, ikerketen arabera, egia hauxe da: beste edozein landaketa
baino gehiago, eukalipalek murriztu egiten dute biodibertsitatea, lurrak
pobretu egiten dituzte, higadura bultzatzen dute eta ekosistema naturalen
dinamika aldatzen dute, basoko fauna kaltetzen dutela ere (hemen
ikusi dezakezue artikulua). Horregatik, lur hau, bertako basoko espezieekin berreskuratzea
da hain garrantzitsua.
Lan
egin genuen lurrak hektarea bat dauka eta mendi magalean dago. Beraz, pixka bat
ibili behar izan genuen, baina gure boluntarioek ondo gosaldu zuten eta
eukalipto hauen aurkako borroka dibertigarri hau egiteko motibatuta etorri
ziren. Ale batzuk bost metroko altuera baino gehiago zuten!. Zorionez, beroa
izan zen arren, egun iluna izan genuen eta horrek lagundu zuen gure borrokalari
indartsuak.
Eta gero, merezitako
saria etorri zen, nola ez! Patatazko tortilaz eta angurriaz osatutako
hamaiketako gozoa
😋
Goiz bakar batean amaitzeko ezinezkoa zen eremua, beraz, lan asko egin behar da oraindik eta gonbidatzen zaituztegu datorrenerako!
Eta eskerrik asko Gotzoneri bere lurretan lan egiteko baimena emateagatik!
Jardunaldi hau Naturazale priektuaren barne dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario