miércoles, 16 de enero de 2019

Aurten, helburu gutxiago eta ekintza gehiago!

Landaketa jardunaldi berria



Hasiera eman dezagun urteari landaketa jardunaldi berri batekin. Larunbatean, urtarrilaren 26an, zuhaitz eta zuhaixkak landatzeko geratuko gara. Beti bezala, 09:30etan, Ibarruriko elizaren aparkalekuan ikusiko dugu elkar (ikusi kokapena HEMEN) eta handik, ahalik eta kotxe gutxienetan antolatuko gara landaketa eremuetara urbiltzeko, aparkaleku gutxi dauka eta.

BBK Fundazioak landaketa egiteko behar guztiekin lagundu digu, eguerdiko hamaiketako ekologikoarekin ere.

Arratsaldean, animatzen direnak, jarduera bat gehiago egiteko geratuko gara. Anfibioek ingurumenean duten garrantziari buruzko hitzaldi txiki batez gain, igel potxingo bat eraikiko dugu, horrela, eremu berri honetara erakarriko dugu anfibioak beren ugalketa egiteko.

LURGAIA Fundazioak materialak eramango ditu (eskularruak eta tresnak). Zuek bakarrik eraman behar duzue zuen kantinplora urarekin eta hamaiketakorako ordura arte heltzeko behar duzuena (fruta edo fruitu lehorrak). Eguraldiaren iragarpena kontsultatu ezazue arropa eta oinetako egokiak ekartzeko.

Gogoratu, gure jardunaldiek ere, gure kotxeekin, eragina dutela ingurugiroan. Horregatik, aurten, ibilgailuen erabilera murrizteko asmoa dugu, ahal den neurrian partekatzen eta, jakina, zuhaitz gehiago landatzen denboraldiaren amaieran, konpentsatzeko. Informatuko dizuegu.

Izen-ematea info@lurgaia.org-era idatziz ere beharrezkoa da eta, 23a, ASTEAZKENA BAINO LEHEN. E-mail horretan adierazi behar da: joango zareten guztion izena eta adina, nondik zatozen, ea garraiobidea duzun ala ez eta partekatu nahi ba duzu zenbat leku dagoen libre. Konpartitzeko, esaiguzu zure mobil zenbakia (bakarrik kasu honetan erabiliko dugu) eta, horrela, gidariak eta bidaiariak kontaktuan ipiniko dugu. Zuen lankidetza behar dugu gure aztarna murrizteko.
 
Apunta zaitezte!

Laguntzailea:

No hay comentarios:

Publicar un comentario