miércoles, 26 de febrero de 2020

HURRENGO LANDAKETA JARDUNALDIA UNDABASOn


HURRENGO LANDAKETA JARDUNALDIA UNDABASOn

Datorren larunbatean, martxoaren 7an, berriro elkartuko gara Undabasoko basoari bere berreskuratze motel baina irmoan laguntzeko.
Horretarako, bertoko zuhaitz eta zuhaixka ugari landatuko ditugu Ibarrurin, MUxikan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan kudeatzen ditugun lurretan


 https://mail.ovh.net/roundcube/?_task=mail&_mbox=INBOX&_uid=32164&_part=2&_action=get&_extwin=1&_framed=1&_mimewarning=1&_embed=1



Hemen dituzu izena emateko xehetasunak:
 
   MARTXOAK 7 LARUNBATA   

   9:00   
KOKAPENA: Astei Jatetxearen aparkalekuan, Muniketa Auzoan. KOKAPENA.
URA: eraman zure kantinplora beteta.
JANARIA: goiz erdian jateko zerbait eraman, fruta edo.
ARROPA: batailakoa, zikindu daitekeena eta txubaskeroa eta abar, badaezpada ere.
OINETAKOAK: mendiko edo ur botak.
Gainerako materiala gure kontu dago.

   IZENA EMATEA NAHITAEZKOA  
info@lurgaia.org-en, zein jardunaldira inskribatu nahi duzun esanez.
Asteazkena 4a baino lehen

   BEHAR DITUGUN DATUAK  
1. Bertaratuko zareten guztien izena, abizena eta adina.
2. Jatorrizko udalerria.
3. Mugikorraren zenbaki bat (ezustekoak sortzen badira, horretarako bakarrik erabiliko da)

Adingabeak: helduei zuzenduta daude jardunaldiak. Adingabeak heldu bati lagunduta joan daitezke, betiere haren ardurapean. Batzuetan, baldintzak deserosoak gerta daitezke batzuentzat: lokatza, sasiak, azalpenak eman bitartean entzun egin behar da... Gainerakoan, haurrak ongi etorriak dira!


Plaza mugatuak: izena ematen baduzu, saiatu hitzordura ez huts egiten. Seguru norbait geratu da lekurik gabe eta, ez ba zatoz, utzik geratuko da zure tokia.
 

OHAR GARRANTZITSUA: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.


Laguntzaileak: Ekoetxea Urdaiba eta Ingurumen, Lurralde PLangintza eta Etxebizitza Saila, Eusko Jaularitza

No hay comentarios:

Publicar un comentario