BOLUNTARIOTZA JARDUNALDIRAKO
DEIALDIA
DEIALDIA
BBKbasoa proiektuarekin jarraitzen dugu, BBK Fundazioarekin gauzatzen ari garena, gure baso autoktonoen zati bat berreskuratzean datzana. Datorren otsailaren 22an, bertako zuhaitz eta zuhaixkak landatuko ditugu.
Negua ahalik eta gehien aprobetxatu nahi dugu ahal dugun guztia landatzeko. Martxoan amaitzen da landaketa denboraldia, eta aurten asmo handiko helburua dugu.
Hemen dituzu izena emateko xehetasunak:
Negua ahalik eta gehien aprobetxatu nahi dugu ahal dugun guztia landatzeko. Martxoan amaitzen da landaketa denboraldia, eta aurten asmo handiko helburua dugu.
Hemen dituzu izena emateko xehetasunak:
OTSAILAK 22 LARUNBATA
9:00
KOKAPENA: Astei Jatetxearen aparkalekuan, Muniketa Auzoan. KOKAPENA.URA: eraman zure kantinplora beteta.
JANARIA: goiz erdian jateko zerbait eraman, fruta edo.
ARROPA: batailakoa, zikindu daitekeena eta txubaskeroa eta abar, badaezpada ere.
OINETAKOAK: mendiko edo ur botak.
Gainerako materiala gure kontu dago.
IZENA EMATEA NAHITAEZKOA
info@lurgaia.org-en, zein jardunaldira inskribatu nahi duzun esanez.
Asteazkena 19 baino lehen
BEHAR DITUGUN DATUAK
1. Bertaratuko zareten guztien izena, abizena eta adina.
2. Jatorrizko udalerria.
3. Mugikorraren zenbaki bat (ezustekoak sortzen badira, horretarako bakarrik erabiliko da)
Adingabeak: helduei zuzenduta daude jardunaldiak. Adingabeak heldu bati lagunduta joan daitezke, betiere haren ardurapean. Batzuetan, baldintzak deserosoak gerta daitezke batzuentzat: lokatza, sasiak, azalpenak eman bitartean entzun egin behar da... Gainerakoan, haurrak ongi etorriak dira!
Plaza mugatuak: izena ematen baduzu, saiatu hitzordura ez huts egiten. Seguru norbait geratu da lekurik gabe eta, ez ba zatoz, utzik geratuko da zure tokia.
OHAR GARRANTZITSUA:
gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari
handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure
erantzunak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara
gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo
Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu
eragozpenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario