viernes, 12 de abril de 2019

Pazko-asteko plana. apirilak 25.

Ez dakizu zer egin pazko-astean?

Beharbada aste hori oporrak dituzu, baina oraindik ez duzu planik. Undabasora joatea pentsatu dugu apirilaren 25ean, ostegunean. Oraindik ere asko falta da egiteko han eta, nahi baduzu eta ahal baduzu, gonbidatzen zaitugu goiz atsegina pasatzeko, urkiak landuz, babesak ipiniz edo beste zeozer egiteko.
Hitzordua 09:30etan izango da. Ibarruriko elizaren aparkalekuan (ikusi kokapena HEMEN). 
 


Beti bezala, LURGAIA Fundazioak materialak eramango ditu (eskularruak eta tresnak). Zuek bakarrik eraman behar duzue zuen kantinplora urarekin eta goiza pasatzeko behar duzuena: fruta edo fruitu lehorrak. Eguraldiaren iragarpena kontsultatu ezazue arropa eta oinetako egokiak ekartzeko (mendi edo ur botak).
Gogoratu, gure jardunaldiek ere, gure kotxeekin, eragina dutela ingurugiroan. Horregatik, aurten, ibilgailuen erabilera murrizteko asmoa dugu, ahal den neurrian partekatzen eta, jakina, zuhaitz gehiago landatzen denboraldiaren amaieran, konpentsatzeko. Informatuko dizuegu.

Izen-ematea info@lurgaia.org-era idatziz ere beharrezkoa da. E-mail horretan adierazi behar da: joango zareten guztion izena eta adina, nondik zatozen, ea garraiobidea duzun ala ez eta partekatu nahi ba duzu zenbat leku dagoen libre. Konpartitzeko, esaiguzu zure mobil zenbakia (bakarrik kasu honetan erabiliko dugu) eta, horrela, gidariak eta bidaiariak kontaktuan ipiniko dugu. Zuen lankidetza behar dugu gure aztarna murrizteko.
 
Apunta zaitezte!
 
Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne eta inskripzioen baieztapenak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario