miércoles, 27 de febrero de 2019

Undabasora goaz berriro. 2019-03-09



 
Landaketa jardunaldi berri bat antolatzen ari gara, datorren larunbaterako, martxoaren 9rako. Hitzordua 09:30etan izango da. Ibarruriko elizaren aparkalekuan (ikusi kokapena HEMEN).

Zuhaitzen neguko geldialdia aprobetxatu nahi dugu ondo, Undabasoko arlo berri honetan zuhaitzak eta zuhaixkak ahalik eta gehien landatu ahal izateko, sustrai-lurrarik gabe.

Beti bezala, LURGAIA Fundazioak materialak eramango ditu (eskularruak eta tresnak). Zuek bakarrik eraman behar duzue zuen kantinplora urarekin eta hamaiketakorako ordura arte heltzeko behar duzuena: fruta edo fruitu lehorrak. Eguraldiaren iragarpena kontsultatu ezazue arropa eta oinetako egokiak ekartzeko (mendi edo ur botak).

Gogoratu, gure jardunaldiek ere, gure kotxeekin, eragina dutela ingurugiroan. Horregatik, aurten, ibilgailuen erabilera murrizteko asmoa dugu, ahal den neurrian partekatzen eta, jakina, zuhaitz gehiago landatzen denboraldiaren amaieran, konpentsatzeko. Informatuko dizuegu.

Izen-ematea
info@lurgaia.org-era idatziz ere beharrezkoa da 6a, ASTEAZKENA BAINO LEHEN. E-mail horretan adierazi behar da: joango zareten guztion izena eta adina, nondik zatozen, ea garraiobidea duzun ala ez eta partekatu nahi ba duzu zenbat leku dagoen libre. Konpartitzeko, esaiguzu zure mobil zenbakia (bakarrik kasu honetan erabiliko dugu) eta, horrela, gidariak eta bidaiariak kontaktuan ipiniko dugu. Zuen lankidetza behar dugu gure aztarna murrizteko.

Zorionez, gure jardunaldiak arrakastatsuagoak izaten ari dira eta, azkenaldian, antolakuntzarako hobe delako parte-hartzaile kopurua mugatzen ari gara pixka bat. Beraz, apuntatzen bazara, garrantzitsua da hitzordura joatea; beharbada beste norbaiti ez etortzeko esan diogu eta. Bestela, esaiguzu asteazkena baino lehen, mesedez.

 
Apunta zaitezte!
 
Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne eta inskripzioen baieztapenak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.
 
 
 
 
 
 
 

 Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailak ingurumenaren arloko boluntariotzako proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzen deialdiaren baitan diruz lagundutakoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario