jueves, 15 de noviembre de 2018

:: AZAROAK 11ko LANDAKETA :: BBK BASOA



Pasa den igandean, azaroaren 11an, landaketa denboraldiari hasiera eman genion modu ikusgarrian. Aurten, helmuga oso urrun jarri dugu: 20.000 zuhaitz eta zuhaixka landatu nahi ditugu Undabaso proiektuaren lurretan eta, horrekin, etorkizunean izango den baso misto handiena sortu Urdaibai Biosfera Erreserban.

BBK Fundazioaren laguntzari esker berrreskuraketarako beharrezkoa dena daukagu. Eta 60 pertsona inguru: familiak, lagunak eta adin guztietako boluntarioen talde ederra bildu genuen Muniketagana eremuan lehen denboraldiko landaketa egiteko. HEMEN ikus dezakezu jardunaldiaren bideotxo bat.


Guztien artean 524 zuhaitz berri landatu genituen: pagoak, urkiak, gorostiak eta haritzak, baso honen lurran beren sustraiak jadanik barruan dutenak.


Zuhaitzak ez dira oraindik sartu bere neguko geldialdian, beraz, sustrai-lurrekin egin zen landaketa. Horrela, zuhaitzek estres gutxiago sufrituko dute aldaketa honekin eta egoera berriari hobeto aurre egingo diote. Gazte hauek ordezkatuko dute orain arte pinudia zena, egurra landaketa. Orain ez dute beste helbururik izango. Soilik oxigenoa sortu, CO2 xurgatu, ziklo lurraren elikagaiak sustatu, eremuaren kalitate hidrologikoa hobetu, basoko fauna eta flora espezie berrien sarrera sustatu, biodibertsitatea aberastu eta guztion ondare kulturala eta paisaia berreskuratu. Besterik ez. Eta nahikoa.

 



Lehenik eta behin, ahalik eta auto gutxienetan banatuta, Ibarruritik, ohiko topagunetik, Muniketagana goialdera igo ginen. Hortik aurrera, ibilbide labur bat eta lur berrietara iritsi ginen. BBK Basoa. 5 hektareako lurra, gure fundazioaren helburu antzekoa duen, Fundem fundazioak finantzatu dituena. Enpresak eta Fundazioak, elkarlanean.

Jardueraren azalpen laburra egin ondoren eta materialak eta zuhaitzak banatu eta gero, talde txikiak egin ziren eta boluntarioek espezie berriekin eremua estali genuen. Gainera, tutoreak eta babesleak prestatu genituen zuhaitzak geroago babesteko. Babestea funtsezkoa da. Inguruko oreinen presentzia handia dela eta zuhaitz gazteei kalte egiten diote adarrekin igurtziz.  Azala guztia kentzen dute askotan eta arbola hil egiten da. Beraz, tuboekin eta tutore batekin babestu behar ditugu. Urteekin, loditu ondoren, babesak kendu eta ale berrietan eralbil daitezke.




Beraz, indarra berreskuratzeko ordurako, zuhaitz guztiak landatuta eta kopuru handi bat babestuta zeuden. Helburua beteta.


Bazkaldu aurretik, 0plastik0 proiektuari buruzko hitzalditxo bat egin genuen. Proiektu hau erabilera bakarreko plastikoak murrizteko kanpaina da eta laguntzarekin garatzen ari da, beste kolaboratzaileen artean, BBK Fundazioarekin. Boluntarioen artean kotoizko poltsa berrerabilgarriak banatu genituen eguneroko erosketetan erabiltzeko.



Eta ondo egindako lanaren ostean, kategoriako saria: Ibarruriko frontoian, gure Ortutik Ahora-ko lagunek prestatutako hamaiketakoa. Bertako eta ekologokioak diren produktuekin prestatutakoa. Gainera, hondakinen murrizketa eta plastikoen erabilera txikitzeko filosofia bera dute ere.

Jakin badakigu mendietan dena goxo dagoela, eta askoz gehiago lan egin ondoren. Eta batez ere kalitatezko produktuak eta ingurumena errespetatzen badute, orduan ... plazer bikoitza.




Indarra berreskuratu ostean, ausartenak lanari ekin genion berriro, babesak ipintzen, baina euriak etxera itzultzera behartu ginduen laster. 

Lan handia egin genuen eta egun zoragarria igaro genuen, guztion onerako eta auzolanean.





Lursail honetan garatuko diren bost jardunaldietatik lehenengoa izan da hau, hurrengo hilabeteetan ekintza gehiago egingo dugu lur zati honetan BBKren eskutik.

Eskertu nahi diegu gure boluntarioei, laguntzeagatik hainbeste ilusioaz eta hainbeste pasioz erreserbako basorik handiena sortzen laguntzeagatik. Benetan izugarriak zarete.







ESKERRIK ASKO!


Laguntzailea:


No hay comentarios:

Publicar un comentario