domingo, 18 de noviembre de 2018

abenduak 1 🌳 Landaketa jardunaldi berria




Denak emanda jarraitzen dugu landaketekin! Aurten, erronka handia jarri dugu: Undabason 20.000 zuhaitz eta zuhaizka landatu. Lortuko dugu ala ez? Zer uste duzu zuk! Gu ziur gaude.
Zuen laguntzarekin, erraza!

Larunbatean, abenduaren 1an, zuhaitz eta zuhaixken landaketa jardunaldi berri bat antolatuko dugu. Beti bezala, 09:30etanIbarruriko elizaren aparkalekuan ikusiko dugu elkar (ikusi kokapena HEMEN) eta handik, landaketa eremuetara abiatuko gara.

Eguerdian, beti bezala, gure hamaiketakoa izango dugu eta geroago landatzen jarraitu ala ez erabakiko dugu, eguraldiaren eta gure gogoen arabera.

LURGAIA Fundazioak materialak eramango ditu (eskularruak eta tresnak). Zuek bakarrik eraman behar duzue zuen kantinplora urarekin eta hamaiketakorako ordura arte heltzeko behar duzuena. Eguraldiaren iragarpena kontsultatu ezazue euri-arropa eta oinetako egokiak ekartzeko.

Gogoratu ere, gure jardunaldiek ere, gure kotxeekin, eragina dutela ingurugiroan. Horregatik, aurten, ibilgailuen erabilera murrizteko asmoa dugu, ahal den neurrian partekatzen eta, jakina, zuhaitz gehiago landatzen denboraldiaren amaieran, konpentsatzeko. Informatuko dizuegu.

Izen-ematea 
info@lurgaia.org-era idatziz ere beharrezkoa da eta, AZAROAREN 29a, OSTEGUNA, BAINO LEHEN. E-mail horretan adierazi behar da: joango zareten guztion izena eta adinanondik zatozen, ea garraiobidea duzun ala ez eta partekatu nahi ba duzu zenbat leku dagoen libre. Horrela, ahalik eta kotxe gutxien erabiliko dugu. Zuen lankidetza behar dugu gure aztarna murrizteko.
Apunta zaitezte!



 Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailak ingurumenaren arloko boluntariotzako proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzen deialdiaren baitan diruz lagundutakoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario