Gogoratu nahi dizuegu datorren Apirilak 25ean, asteazkena, 19:30etan antolatu dugun hitzaldi berria gure egoitzan (HEMEN).
Plastikoak itsasoan:
Mundu-mailako arazo baten konponbideak
Urteko plastiko ekoizpen globala 320 milioi tona inguru da gaur egun. Aurreko historia osoan zehar baino plastiko gehiago sortu dugu azken hamarkada honetan.
Hondakin plastiko asko ingurunean gelditzen da eta itsasoek haien
kopuru handi bat jasotzen dute. Ozeanoen plastikoen egotea eta itsas
ekosistemetan duten eragina mundu-mailako arazoa da. Hori dela eta,
beharrezkoa da neurri prebentiboak eta zuzentzaileak ezartzea.
LIFE LEMA proiektuan burutzen ari diren jarduera
nagusiak aurkeztuko ditugu eta, besteak beste, itsasoko eta kostaldeko
plastikoen jarraipena eta kuantifikazioa egiteko sistemak aplikatzea,
zaborra garraioaren simulazioa, itsasoan zaborren sarrera murrizteko
sistemak ezartzea, arrantza-ontziek zaborrak biltzeko ekintzak eta,
beste aldetik, komunikazioa, zabalkundea eta ingurumen hezkuntzako
jarduerak.
Luis Ferrerrek eta Javi Francok, AZTI-Itsas Ikerketarako ikertzaileek emango dute hitzaldia.
Gogoratu izena eman behar dela.
Zatoz!
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario