Dakizuen bezala, duela urte batzuk, itsas hondakinek eta
plastikoak kostaldean eta itsaso zabalean egiten duten inpaktuaren kontzientzazioa
bueltatzen ari gara.
Gure hurrengo boluntariotza jardunaldian (Abenduak 3) parte hartzera animatzen al zara Gaztelugatxeko Doniene hondakin eta itsas zaborrez garbi uzteko?
Beste urteetan bezala, gure lan eremua Gaztelugatze
Donieneko kalak izango dira, aurten jardunaldia Bermeoko udalarekin elkarlanean
egingo da. Ingurune zoragarri hau 1988an Itsas Biotopo Babestua izendatu zuten eta 2013an, 358/2013 ekainaren 4ko dekretuaren
bidez, Kontzerbaziorako Toki Berezia (ZEC) bilakatu zen. Eremu hau Hegaztien Protekziorako Toki Bereziaren (ZEPA ES0000144 Urdaibaiko
Itsasadarra) barne dago baita ere, ornitologi-garrantzi handia duelako Europa
mailan. Garrantzi horren arrazoiak bi dira: hegazti migratzaileentzako
atsedenaldirako geldialdia dela batetik; eta bestetik, negupasa erregularreko ingurunea
delako.
Betiko moduan, lehenengo eta behin, itsasoaren kutsadurari
buruzko hitzaldi bat emango dugu, gero garbiketa lanak zelan egin behar diren
azalduko dugu eta beharko diren materialak banatuko ditugu. Ondoren, lekura
oinez jaitsiko gara eta lanean hasiko gara. Gure helburua: marearteko zabalgunea
hondakinez libre uztea! kalak 12 hektarea izango ditu eta hor aurkitzen dugun
guztia aterako dugu: zokak, sareak, arrantza-aparailuak eta beste hondakinak.
Animatzea espero dugu, toki berezi hontaz gozatzeko aukera
izango duzulako eta gainera inguruan aurkitzen diren itsas flora eta fauna ere ezagutzeko
aukera izango duzulako.
Geralekua Gaztelugatxe ondoan dagoen Eneperi jatetxearen
aparkalekua izango da, goizeko 09:30tan. Hortik oinez jeitsiko gara guztiok
batera. Jardunaldia egun osokoa izango da, bazkaria eta behar den materiala guk
eramango dugu.
Gomendio batzuk:
- Oinetako erosoak ereman (labaintzen ez dutenak eta busti daitezkeenak)
- Arropa erosoa eta aldatzeko arropa (badaezpada ere)
- Jardunaldiaren zehar edateko likidoa eraman
Gogoratu, parte hartzeko EZINBESTEKOA DA izena ematea. Email
bat bidali dezakezue info@lurgaia.org posta elektronikora. Apuntatzerakoan
izen-abizenak, adina eta kontakturako telefono bat eman mesedez.
Parte hartzera animatzen zaitugu!!!
Zure zain egongo gara!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario