Gogoratuko duzuen bezala, maiatzean lan
esparru berri bat estreinatu genuen: Aizkorri hondartza eta Punta Galea artean
dauden Getxoko kostako txilardi atlantikoak.
Egitasmo hau Fundación Lurgaia Fundazioa eta
Getxoko udaletxearen arteko akordioarekin jaio zen. Akordioari esker interes
bereziko habitat hau kontserbatzeko lan ezberdinak aurrera eraman ahalko dira.
Kostako txilardi atlantikoak Habitat
Direktibaren barruan aurkitzen dira, eta lehentasunezko habitata kontsideratzen
dira beraien aberastasun eta berezitasun botanikoa zein faunistikoagatik.
Horregatik habitat honen kontserbatzioak ongi merezi du esfortzu instituzionalak
eta baita sozialak ere, eta akordio hau horren adibide on bat da.
Gure kostaldean aurkitzen den habitat
garrantzitsu hau eta Lurgaiak eta Getxoko udaletxeak elkarrekin batera aurrera eramango
dituzten lanak ezagutu nahi badituzu, bi hitzordu ditugu aste honetan:
1. ASTEARTEA 18: Getxoko kostako
txilardi atlantikoen kontserbazio proiektuaren inguruko hitzaldia.
Lekua: Villamonte
kultur etxea
Ordua: 19:30etan
2. LARUNBATA 22: Doako irteera
Getxoko kostako txilardiak eta kontserbazio proiektuaren lan esparruak
ezagutzeko.
Lekua: Azkorriko
aparkalekua
Ordua: 09:30etan
Parte hartu nahi baduzue, izena eman betiko
baliabideak erabiliz:
e-maila: info@lurgaia.org
Telefonoa:
946576110
No hay comentarios:
Publicar un comentario