Pasa den larunbateko Undabasoko jardunaldia primeran joan zela, jende guztia oso arduratsua izan zela eta oso ondo pasatu genuela ikusita, errepikatuko dugu berriro.
Oraindik zeregin asko geratzen dira landaketen denboraldia hasi arte, eta, dakizuen bezala, zuen laguntza ezinbestekoa da. Undabasora itzuliko gara, oraingoan Astei inguruan, erreka zati bat apaindu eta garbiketa lanak egiteko. Gainera, espezie exotikoetako zuhaitz-ale batzuk dauden eremua da: zipresak, haritz amerikarrak edo platanoak. Zuhaitz hauek, beti eskuz (lurra honda dezakeen makineria astunik erabili gabe), espezie autoktonoekin ordezkatzea erabaki dugu. Zuhaitzen eraztunketaren teknika zertan datzan eta zertarako balio duen azalduko dizuegu.
Inguruko lanen garapenari begiratu bat emateko aprobetxatuko dugu eta, nola ez, proiektuaren xehetasunak azaltzeko eta zuen galderei erantzuteko behar den guztia geldituko dugu bidetik. Badakizue ekintzara bideratutako erakundea garela, baina asko gustatzen zaigu dena azaltzea eta zabaltzea. Eta horretan datza BBK Fundazioaren laguntzari esker aurrera eramaten dugun BBKbasoa proiektua: ekintza eta dibulgazioa.
Azken aldiko jarraibideak errepikatuko ditugu: talde txiki bat eta bakoitzak bere maskara. Distantzia mantenduko dugu, eta ondo bananduta lan egiten dugunean bakarrik kenduko dugu maskara. Eskertzen dizuegu erantzukizuna. Irakur itzazue inskripziorako behar diren datu guztiak emateko xehetasunak.
NOR INSKRIBATU AHAL DA
18 urtetik gorakoak bakarrik.
Jende guztiari aukera emateko, bi pertsona baino ez ditugu onartuko izen-emate edo talde bakoitzeko.
COVID -19rekin bateragarria den edozein sintoma baduzu, isolamenduan edo berrogeialdian bazaude, edo hori duten pertsonekin harremanetan egon zaitezkeela uste baduzu, mesedez, arduraz jokatu eta ez joan. Berriro diogu, jardunaldi gehiago izango dira.
EKAINAK 27 LARUNBATA - 09:00
KOKAPENA: Muxikako Astei landa-etxea eta jatetxearen aparkalekuan. KOKAPENA (Jarraitu ondo zure nabigatzailearen jarraibideei)
BEHARREZKO MATERIALA
MASKARA: NAHITAEZKOA IZANGO DA egun osorako, gure arteko gutxieneko distantzia mantendu dezakegun uneetan izan ezik. Hemen ere arduratsua izan zaitezen eskatzen dizugu: beroa egin dezake eta traba egingo du, baina guztion onerako da. Mesedez, ez eragin guk ipintzeko eskatzea behar izana. Hobe zurea badaramazu.
ESKULARRUAK: ez dira beharrezkoak. Lanerako eskularru garbiak emango dizkizugu. Erabili aurretik eta ondoren, edo behar duzunean, gel desinfektatzailea izango dugu.
URA: ekarri zure kantinplora beteta etxetik goiza osorako ur nahorekin.
JANARIA: zerbait eraman dezakezu goiz erdian pikatzeko: fruta, adibidez. Egunaren amaieran, Ortutik Ahora elkartekoek ogitartekoak eta fruta ekarriko dizkigute (banaka eta segurtasun osoz).
ARROPA: batailakoa, zikindu daitekeena. Begiratu zer eguraldia egingo duen txubaskeroa, uretako botak edo eguzki-babeslea, txapela eta abar ekartzeko, dagokionaren arabera.
OINETAKOAK: mendiko botak edo antzekoak.
TRESNAK: gu arduratzen gara. Behar direnak banatuko ditugu. Gogoratu lanaldian zehar ez partekatzea edo trukatzea.
NAHITAEZKO INSKRIBAPENA info@lurgaia.org helbidean, osteguna 25 baino lehen eta 13: 00ak arte.
Mezu elektronikoen sarrera-ordena errespetatuko da.
BEHARREZKO DATUAK
1. Bertaratutako guztien izena, abizena eta adina.
2. Jatorrizko udalerria.
3. Harremanetarako mugikorraren zenbaki bat (ezustekorik gertatuz gero, horretarako baino ez da erabiliko)
MESEDEZ: izena ematen baduzu, ez falta, ez bada oso garrantzitsua den zerbaitengatik, eta abisatu lehenbailehen. Seguruenik, jende asko plazarik gabe geratuko da eta, zu joan ezean, hutsik geratuko da.
GARRANTZITSUA: Errespetatu egin beharko dira osasun-agintariek COVID-19 prebenitzeko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak, eta, bereziki, honako hauei buruzkoak: gutxienez bi metroko segurtasun-distantzia mantentzeari buruzkoak, edo, halakorik ezean, babes fisikorako, eskuen higienerako eta arnas etiketarako ordezko neurriak. (SND/399/2020 Agindua, 7.2 artikulua, eta SND/414/2020 Agindua)
No hay comentarios:
Publicar un comentario