martes, 10 de marzo de 2020

Martxoaren 7ko landaketa jardunaldia KRONIKA




Pasa den larunbatean, martxoaren 7an, aurtengo azken landaketa jardunaldi irekia izan genuen. Egun horretan, nahiz eta eguraldi oso kaxkarra egin, 22 bat pertsona animatu ziren gure basoak berreskuratzeko proiektuan laguntzeko.

Horretarako, Astein, Undabason elkartu eta azalpen txiki bat eman ondoren, landatzeari ekin genion!





Guztira, 270 zuhaitz landatu genituen, horien artean, haritz, urki, gaztainondo, otsalizar, gereziondo, hostazuri, zumalakar, elorri zuri eta sahats ilunak.



Azkenean, blai blai eta lokatzez goraino amaitu genuen arren hamaiketako txiki bat egin genuen Asteiko aterpean. Nahiz eta eguraldiak lagundu ez zuen, eskerrik asko etorri zineten guztiei!




Jardunaldi honetako kolaboratzaileak Urdaibaiko Ekoetxea eta Eusko Jaurlaritza izan dira.






No hay comentarios:

Publicar un comentario