jueves, 16 de enero de 2020

URTARRILAK 25 landaketa jardunaldi berria

https://gallery.mailchimp.com/052602e2b80bfbb13f4f77c0d/_compresseds/464676d5-7f87-4b6d-9977-73f65e43ef4d.jpg 

Landatzen jarraitzen dugu! Negua ahalik eta gehien aprobetxatuko dugu. Aurten oso handinahiak gara landatu nahi dugun zuhaitz kopuruarekin, eta ez dugu gelditu nahi. Geure errekorra gaindituko dugu.

Beraz, Undabason ikusiko dugu elkar, zaintzan ditugun lursail berrietan, zuhaitz eta zuhaixka gehiago landatzeko.

Prestatu zure botak eta gosaldu ondo, lana zain dugu!

BASOeskolarekin jarraitzen dugu, BBK Fundazioaren eskutik, egun honetarako behar den guztia finantzatzen laguntzen digu, hamaiketako ekologikoa barne, goizaren amaieran. Bazkaldu ondoren, eguraldiak eta gogoek aukera ematen badute, arratsaldean pixka bat gehiago jarrai dezakegu.

Hemen dituzu xehetasun guztiak:

 
   URTARRILAK 25 LARUNBATA  
   9:00   
KOKAPENA: Astei jatetxeko aparkalekua (ikusi HEMEN)
URA: eraman zure kantinplora beteta
JANARIA: goiz erdian jateko zerbait eraman, fruta edo
ARROPA: batailakoa, zikindu daitekeena eta txubaskeroa, badaezpada ere
OINETAKOAK: mendiko edo uretako botak

   NAHITAEZKOA DA IZENA EMATEA  
info@lurgaia.org-en
Asteazkena 22an baino lehen

   Behar ditugun datuak  
1. Bertaratuko zareten guztien izena, abizena eta adina
2. Jatorrizko udalerria
3. Mugikorraren zenbakia (ezustekoak sortzen badira, horretarako bakarrik erabiliko da)
Autoa partekatzeko:
facebookeko talde bat sortu dugu zuen artean antolatu ahal izateko. Frogak egiten gabiltza, ea zelan funzionatzen duen.

Plaza mugatuak: izena ematen baduzu, saiatu hitzordura ez huts egiten.
 
Laguntzailea:
 
 

Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario