jueves, 7 de noviembre de 2019

Anfibioendako potzua eta landaketak. Azaroak 16a eta 17a

Anfibioekin eta landaketekin lotutako jarduerez betetako asteburua proposatzen dizuegu, landatu eta landatu!!

LARUNBATEAN, HILAK, 16, BASOeskola programaren jardunaldi bikoitza.

Giñarratza aldera joango gara, Undabason. Goizean zuhaitz eta zuhaixka gehiagorekin osatuko dugu iaz inguru hartan BBKbasoa proiektuarekin egindako landaketak. Arratsaldean, anfibioen munduan sartuko gara, batez ere, maila praktikoan, gune horretan potzu berri bat eraikiz eta dagoena konponduz.

9:30tik aurrera, gutxi gorabehera, 17:30ak arte izango gara. Hamaiketakoa gure kontura dago.

 


IGANDEAN, HILAK 17: Leindoko lursailetara urbilduko gara, Undabason. Bertan, irailean hasi ginen lanean jada. Hemen, anfibioei buruzko hitzaldi txiki baten ondoren, baso-pista aprobetxatuko dugu bi putzu berri egiteko. Gainera, landaketekin jarraituko dugu basoa berreskuratzen joateko.

Kasu honetan, goizeko jardunaldia izango da, 14: 00ak arte, gutxi gorabehera, eta hamaiketako batekin bukatuko dugu lan jardunaldia (gure kontu).


OHARRA: ESAIGUZU ZEIN JARDUNALDIRA APUNTATU NAHI DUZUN


EGUNA: azaroak 16a larunbata eta 17a igandea
ORDUA: 9:30 etan
LEKUA: Ibarruriko elizako aparkalekuan (begiratu HEMEN  edo HEMEN)
ZER ERAMAN: kantimplora, arropa beroa eta erosoa, mendi edo ur botak eta txubaskeroa (eguraldiaren aurreikuspenaren arabera). Potzuak eitten zikinduko gara, nahi ba duzu, aldatzeko arropa  eraman. Beste material bearrezko guztiak, geuk eroango ditugu.

IZENA EMAN >  
info@lurgaia.org
Azaroak 13a baino lehen.
Izena emateko datuak:

1. Joango zareten guztion izena, abizena eta adina
2. Nondik zatozen
3. Zein jardunaldira apuntatu nahi duzun

Kotxea konpartitzeko: esaiguzu lekua behar duzun edo zure kotxean norbait eraman nahi/ahal duzu. Emaiguzu zure mobil zenbakia kontaktuan jartzeko (ez dugu gordetzen, bakarrik honetarako erabiliko da).

Plaza mugatuak: apuntatzen bazara, etorri, mesedez.


Laguntzailea:

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario