martes, 18 de diciembre de 2018

Baso apur bat oparitu.


Gure Undabaso basoari 8 hektarea gehitzeko aukera dugu. Lurrak, gaur egun, pinudi eta eukaliptoen ustiapenean erabiltzen dira baina, zuri esker, Urdaibai Biosfera Erreserban etorkizuneko bertoko harizti misto handienaren parte izan daitezke.

 8 hauekin 80 hektareako basoa daukagu 
 eta 100etara hurbiltzen ari gara! 


Opari ezberdinak egin ditzakezu, 
oparitu gure 20, 50 edo 100 €ko bonuak.


Zure erosketaren bidez, Muxikako udalerrian 8 hektarea erosteko funtsak biltzen lagunduko duzu, fundazioaren zaintzapean izango direnak eta jadanik daukagunei gehituz. Horrek esan nahi du ez direla sekula erabiliko egurra lortzeko eta espezie autoktonoen basoen sorrerari eta kontserbazioari soilik zuzenduko direla. LURGAIA Fundazioaren estatutuak eta fundazioen legeak bermatzen dute hori.


Ekimenarekin bat egin eta Urdaibai Biosfera Erreserbako bertoko baso mistoa handiena eta Bizkaikoen artean handienetarikoa sortuko dugu.


Opari bat, zeuretzako, familiako kide batentzako, lagun batentzako baina, batez ere, 
izugarrizko oparia GUZTIONTZAKO!


BONUAK NOLA EROSI


1. Aukeratu zenbatekoa: 20, 50, 100 (edo 100 euro baino gehiagokoa) eta egin gordailua edo trasferentzia kontu hauetako batean, zure izena eta abizenak adieraziz:


Laboral Kutxa: ES46-3035-0057-9205-7006-7247

Kutxabank: ES15-2095-0010-4091-0424-1520



2. Bidali posta elektroniko bidez info@lurgaia.org helbidera (pdf edo argazki bat zure mugikorrekin funtzionatuko du) eta esaiguzu zure posta elektronikoko edo zure posta helbidea zure bonua jasotzeko.


Gogoratu ekarpenak Errentarako kengarriak direla. Horretarako, erosketa egin ondoren, hala eskatuz gero, dohaintzaren justifikantea bidaliko dizugu, dagokion urteko deklarazioan sartzeko.


Eskerrik asko zure laguntzagatik!


Natur Ondarearen Kontserbazio eta Kudeaketarako Fundazioa

15 urte bertoko basoen berreskuratzean, kontserbazioan eta natura zabalkuntzan.
Gaur egun 250 hektarea baino gehiagoko 155 lursail kudeatzen ditugu kustodia akordioen bidez (dohaintza edota erabiltzeko lagata). Quercus programaren hasieratik, 2003. urtean, 100.000 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiago landatu ditugu, 30 espezietakoak, gehien bat ingurumen  boluntarioen jardunaldietan.

Lagundu nahi ba duzu: egin zaitez LURGAIAko kidea
-------------------------
Luzarra 16, 3º, dpto 2 - 48014 - Bilbao. Bizkaia
Tel. 946 576 110 - 606 14 18 37
Copyright © 2018 Fundación Lurgaia Fundazioa, All rights reserved.

No hay comentarios:

Publicar un comentario