viernes, 22 de noviembre de 2019

Asteburu gogor baina emankor baten kronika. Azaroak 16 eta 17

Sarreraren izenburuak dioen bezala, pasa den asteburuan oso emankorra izan zen.

Larunbatean, hilak 16, Undabasora joan ginen, zuhaitz berriak landatzeko eta Giñarratzako zonaldean anfibioendako putzu pare bat eraikitzeko asmoarekin. Hala ere, eguraldiak ez zuen lagundu (euria parra parra egiten zuen eta eremua urez gainezka zegoen, zaila lantzeko). Beraz, putzuak beste egun baterako uztea erabaki genuen.

Oraingo honetan, beste jardunaldi bikoitz bat zen, lanarako eta dibulgazioarako, BBK Fundazioaren laguntzarekin gauzatzen dugun BASOeskola proiektuaren barruan.


Dibulgaziozko zatia luzati genuen, euria jaizteko itxaroten, baina ez zen modurik egon. Ala eta guztiz ere, gure boluntarioak ausartak dira eta lan egiteko eta zikintzeko irrikitan zeuden. Hainbat zuhaitz landatzen hasi ginen: haritzak, astigarrak, sahatsak eta urkiak. Asmoa zen Cortaderia selloana (pamparen plumeroa famatua) ahalik eta gehien inguratzea, haien hazkuntza eta sakabanatzea mugatzeko. Ikusiko dugu zelan doan.


Goizean, pala eta atzurrari eman ondoren, eta hatzamarrak minduta, lur terroiak txikitzeagatik, frontoira jaitsi ginen, ondo merezitako hamaiketako ekologikoa gozatzera, Ortutik Ahorak prestatutakoa.


Egia esan, putzuak egiteko gogoz geratu ginen, baina ezin izan zen  😞

Igandean, hilak 17, Undabasora itzuli ginen, baina oraingoan, Leindo eremura, joan den irailetik lanean ari garen gunean. Dinamika berbera zen: landatzea eta anfibioentzako putzuak egin. Egun ikusgarria egin ez bazuen ere, oraingoan, boluntario gehiago egon ziren. Lehenik eta behin, landatu egin genuen eta gero, euriak apur bat gelditu zuenean, putzu sistema txiki bat eraiki genuen.

Lanaldiaren amaieran, gureei ahalegina eskertu genien tortila batzuekin, gazta eta sagardo pixka batekin.



Bi egun horien artean 50 pertsona inguru egon ginen eta 481 zuhaitz landatu genituen (haritzak, urkiak, gereziondoak,sagarminak, elorri beltzak, astigar arruntak eta hagina bat).

Eskerrik asko bertaratu zinen guztioi, eguraldi txarra izan arren!!


Larunbateko jardunaldian, kolaboratzen du:





No hay comentarios:

Publicar un comentario