miércoles, 22 de enero de 2020

Landaketa Errezilen. Otsailak 2an.


Datorren igandean, otsailaren 2an, Urdaibai aldea utzi eta Gipuzkoara hurbilduko gara. Kudeaketarako eskuratu ditugun lursoil batzuk berreskuratuko ditugu Errezilen. Orain arte pinua ustiatzen zuten lursailak dira hauek.

Espezie desberdineko zuhaitzak eta zuhaixkak landatuko ditugu (pagoak, urkiak, lizarrak, astigarrak, elorri zuriak, etab.), ahal den neurrian jatorrizkoa izan behar zuen egoera berreskuratzen laguntzeko.
 
Idea da Errezilen geratzea eta, hasierako hitzaldi labur baten ondoren, landatzeko eremura igotzea. Oinez 30 minutu inguruko ibilbidea da. Beharrezko material guztia gure kontura dago. Gure basoentzat lan egiteko eta goiza eder bat pasatzeko gogoa besterik ez duzu behar.

Gipuzkoako bihotzean basoak berreskuratzen lagundu!

Hemen dituzu xehetasun guztiak:
 

   OTSAILAK 2 IGANDEA  
   9:00   
KOKAPENA: Errezilgo elizaren ondoan (ikusi HEMEN)
URA: eraman zure kantinplora beteta
JANARIA: goiz erdian jateko zerbait eraman, fruta edo
ARROPA: batailakoa, zikindu daitekeena eta txubaskeroa, badaezpada ere
OINETAKOAK: mendiko edo uretako botak


   IZENA EMATEA NAHITAEZKOA  
info@lurgaia.org-en, zein jardunaldira inskribatu nahi duzun esanez.
Asteazkena 29an baino lehen


   Behar ditugun datuak  
1. Bertaratuko zareten guztien izena, abizena eta adina.
2. Jatorrizko udalerria.
3. Mugikorraren zenbakia (ezustekoak sortzen badira, horretarako bakarrik erabiliko da)

Autoa partekatzeko
facebookeko talde bat sortu dugu zuen artean antolatu ahal izateko. Frogak egiten gabiltza, ea zelan funzionatzen duen


Plaza mugatuak: izena ematen baduzu, saiatu hitzordura ez huts egiten.
 


Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario