miércoles, 4 de diciembre de 2019

Orioigarria: datorren zubirako jardunaldiak.

Gogoratzen dizuegu ostiral eta larunbat honetan bi jardunaldi ditugula. Anima zaitez etortzera. Gogoratu zein egunetara apuntatu nahi duzun esatea.
 
ABENDUAK 6 OSTIRALA
Landaketa Undabaso

 
Zuhaitzak landatuko ditugu Urdaibaiko harizti mistorik handiena lortzeko.

 
ORDUA: 9:00  (goizez)
LEKUA: Ibarruriko elizaren aparkalekuan (ikusi kokapena HEMEN edo HEMEN ZER ERAMAN: kantinplora eta zeozer jateko, indarrak hartzeko, goizaren erdian. Arropa erosoa, mendi edo ur botak eta txubaskeroa, euria egiten ba du.

IZENA EMAN >  
info@lurgaia.org
Abenduak 4 baino lehen.
Izena emateko datuak:
1. Joango zareten guztion izen-abizena eta adinak
2. Zein udalerritik zatozen

 
Kotxea konpartitzeko: esaiguzu lekua behar duzun edo zure kotxean norbait eraman nahi/ahal duzun. Emaiguzu zure mobil zenbakia kontaktuan jartzeko.
 

 
ABENDUAK 7 LARUNBATA
ZER DA BASOA?

 
Industria-landaketen artean, ibilbide bat egingo dugu eta baso-sistema bakoitzaren ezaugarri eta prozesuei eta bien arteko ezberdintasunei buruz hitz egingo dugu. Basoei buruzko liburuxka banatuko dugu guztien artean. Ondoren, zuhaitzak landatzen jarraituko dugu.
 
ORDUA: 9:00 h (17:30ak aldera amaituko dugu)
LEKUA: Ibarruriko elizaren aparkalekuan
(ikusi kokapena HEMEN edo HEMEN
ZER ERAMAN: kantinplora goiza osorako ur nahikorekin eta zeozer jateko, indarrak hartzeko, goizaren erdian. Arropa erosoa, mendi edo ur botak eta txubaskeroa, euria egiten ba du. Gu arduratzen gara bazkariaz.
IZENA EMAN >  
info@lurgaia.org
Abenduak 4 baino lehen.
Izena emateko datuak:
1. Joango zareten guztion izen-abizena eta adinak
2. Zein udalerritik zatozen
Kotxea konpartitzeko: esaiguzu lekua behar duzun edo zure kotxean norbait eraman nahi/ahal duzun. Emaiguzu zure mobil zenbakia kontaktuan jartzeko.
 
Laguntzailea:

OSO GARRANTZITSUA:
ESAIGUZU ZEIN EGUN ETA TOKITAN INSKRIBATU NAHI DUZUN

Inskribatzen ba zara, ez huts egin, mesedez.
 

Oharra: gure kontroletik kanpo dauden arrazoi teknikoengatik eta serbitzari handien spam iragazkiengatik, batzuetan, komunikazio batzuk, zure erantzunak barne, iritsi gabe ari dira. Hori ekiditeko, info@lurgaia.org posta-programako bidaltzaile seguruen zerrendara gehitu behar duzu. Komunikazio arazoa jarraitzen badu, telefonoz edo Facebook-en zuzeneko mezu baten bidez egin dezakezu. Barkatu eragozpenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario