viernes, 21 de junio de 2019

Zuhaitzak, saguzaharrak eta txilardiak. Ekainak 15 eta 16a.

Asteburu hau oso bizia izan da. 

Zapatuen oso interesgarria eta betea izan zan, 22:30 arte luzatu ginen. 

Arratsaldean, hasi ginen Undabaso-ko zuhaitzak eta zuhaixkak identifikatzeko ibilbidearekin. Identifikazioari laguntzeko, landa-gida txiki bat banadu genuen, BBK Fundazioaren lankidetzarekin egina. 
Inguru horretan dauden espezie guztiak gidan biltzen dira, bai modu naturalean aurkitu direlako, bai Fundazioko boluntarioek proiektuan zehar landatu dituztelako

 

Fundazioak leheneratzetako inguruak, pistak eta lursailak zeharkatu genituen, espezie ezberdinen adibideak topatuz eta nola bereizten diren ezaugarri batzuk esker, azaldu genuen.






Bitartean, Javier Aizcorbe saguzarrei buruzko aditua,  eta MUR elkartea naturalistako kideak bere berezitasunak azaldu zizkigun, txosten txiki bati jarraituz.

Pistako goikaldera iristean, akazia faltsu (Robinia pseudoacacia) batzuekin topo egin genuen, espezie inbaditzaile bat da, eta gure boluntarioak kanporatu egin ziren.
Pasa den urtean landatutako lursailak bisitatuko ditugu, eta pozik gaude, oso ondo dabilela.









Geroago, potzu baten alboan bigarren geldialdia egin genuen, eta entzutera jesarri ginen. Javierrek hitzaldiari ekin zion, eta azaldu zigun gizarteak saguzarrengandik duen irudia ez dagoela justifikatuta, izaki bitxi horiek onura ugari ekartzen baitizkiete gizakiari.

 Arrasten hasi zen, saguzarrak harrapatzera irteten diren ordua. Gure buru gainean hegaz egon ziren ratu luze bat, hori eta "ultrasoinu-detektagailua"-ri esker, 4 espezie desberdinak identifikatu lortu genituen: saguzar arrunta edo txikia (Pipistrellus pipistrellus), saguzar kulha edo kulh pipistreloa (Pipistrellus kuhlii), baratz saguzarra (Eptesicus serotinus) eta  gau saguzar txiki (Nyctalus leisleri).







Domekan Getxoko Txilardian egon ginen,  Habitataren Zuzentarauan jasotako ekosistema, lehentasunezko habitat gisa,   "kostaldeko txilardi lehorrak" izenarekin. Babesteko pentsamenduarekin, jardunaldi bat egin genuen. 

Jardunaldiaren lehen zatia dibulgazio-lana izan zen herritarrak ekosistema horien aberastasunaz eta faunaren eta botanikaren berezitasunaz kontzientziatzeko.






Entzun eta gero, espezie exotikoak, taray-a bezala (
Tamarix gallica), ezabatzera jarri ginen. Oso adarkatua eta altuera 8 metrotara hel daitekeen zuhaixka da, izan ere, gure bolondres eta boluntarioak zail samar borrokatzen ziren, baina, bere gogotasunari eta gogoari esker, garaile suertatu ziren.

 Pitosforo-aren (Pittosporum tobira) kontra borroka egin genuen ere bai, 7 metroko altuerara irits daiteke eta erabilera apaingarria da hiri handietako kutsadurarekiko erresistentzia handia duelako.







Oro har, publikoaren harrera oso ona izan zen, oinezkoak eta txirrindulariak gelditu eta gure lanarengatik interesatu ziren, eta bat ere izan zen zorionak eman eta laguntzeko prest.
Hori bai, bero handia egin zuen, baina jardunaldiko hamaiketako-ak gaitz guztiak kendu zizkigun.


 


Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako pertsona guztiei, haien interesa eta lanari. Pixkanaka-pixkanaka lortuko dugu!






Ekainaren 15ko jardunaldian laguntzen du:

Ekainaren 16ko jardunaldian laguntzen du:
 



No hay comentarios:

Publicar un comentario