martes, 5 de febrero de 2019

Otsailak 17 馃尦 Landaketa berria



Undabason zuhaitz eta zuhaixka gehiago landatzera goaz

Eremu honi bere aintzineko itxura berreskuratzen lagundu dezagun. Dena prest daukagu: zuhaitzak, zuhaixkak, tresnak... soilik zure laguntza falta zaigu.

Landaketa, datorren igandean, otsailaren 17an09:30etan izango da. Ibarruriko elizaren aparkalekuan ikusiko dugu elkar (ikusi kokapena 
HEMEN).

LURGAIA Fundazioak materialak eramango ditu (eskularruak eta tresnak). Zuek bakarrik eraman behar duzue zuen kantinplora urarekin eta hamaiketakorako ordura arte heltzeko behar duzuena: fruta edo fruitu lehorrak. Eguraldiaren iragarpena kontsultatu ezazue arropa eta oinetako egokiak ekartzeko (mendi edo ur botak).

Gogoratu, gure jardunaldiek ere, gure kotxeekin, eragina dutela ingurugiroan. Horregatik, aurten, ibilgailuen erabilera murrizteko asmoa dugu, ahal den neurrian partekatzen eta, jakina, zuhaitz gehiago landatzen denboraldiaren amaieran, konpentsatzeko. Informatuko dizuegu.

Izen-ematea 
info@lurgaia.org-era idatziz ere beharrezkoa da 13a, ASTEAZKENA BAINO LEHEN. E-mail horretan adierazi behar da: joango zareten guztion izena eta adinanondik zatozen, ea garraiobidea duzun ala ez eta partekatu nahi ba duzu zenbat leku dagoen libre. Konpartitzeko, esaiguzu zure mobil zenbakia(bakarrik kasu honetan erabiliko dugu) eta, horrela, gidariak eta bidaiariak kontaktuan ipiniko dugu. Zuen lankidetza behar dugu gure aztarna murrizteko.
Apunta zaitezte!



Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailak ingurumenaren arloko boluntariotzako proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzen 2018ko deialdiaren baitan diruz lagundutakoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario