lunes, 28 de enero de 2019

"Albatross" filmaren proiekzioa. Otsailak 6


Datorren asteazkenean, otsailak 6an, 19:30etan, gure egoitzan, "ALBATROSS" filma ikusiko dugu

Ipar Pazifikoko erdialdean dagoen atoloi txiki batean gertatzen ari dena, gure mundua ikusten dugun modua alda dezake.

Narrazio ia poetiko batekin eta irudi izugarriaren bidez, Chris Jordanek zuzendariak, Laysan Albatros mehatxatuaren egoera, hondakin plastikoak irensteagatik, erakusten digu. Emozio eta kritikaren arteko tonu batekin, espezien arteko loturak aztertzen ditu eta albatros gure gizateriaren ispilu gisa aurkezten du.

"Milaka Albatros gazte hilda, lurrean etzanda, sabela plastikoz betea filmatu genuen. Esperientzia suntsitzailea izan zen, ez bakarrik hegaztien sufrimenduagatik, baita gure masa kontsumo kulturaren botere suntsitzaileagatik eta gure gizateriaren eta mundu biziaren arteko harreman kaltetuagatik". Chris Jordan, zuzendaria, idazlea eta editorea


Midway proiektua
Iraupena: ordu 1 eta 38 min
Jatorrizko bertsioa eta azpitituluak gaztelaniaz


Gogoratu izen ematea 
info@lurgaia.org
era idatziz*
Ikusi kokapena HEMEN
Zatoz!


*OHARRA


Lurgaiaren kanpo arrazoi teknikoengatik, batzuetan eta ausaz, mezu elektronikoak ez dira jasotzen ari, ez bidalketak, ez erantzunak. Ordu batzuk pasa ondoren, ez ba duzu zure komunikazioen erantzuna jasotzen, telefonoz deitu (09: 30etatik 13: 30etara) edo zuzeneke mezu bat bidali Facebook bidez.

Arazo hau konpontzeko, info@lurgaia.org zure posta elektronikoko programa/k bidaltze seguruaren zerrendara sartu beharko duzu.

Barkatu eragozpenak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario