lunes, 16 de noviembre de 2020

Webgune berria, erronka berria eta gure basoen alde lan egiteko indar berria.

Kosta egin zaigu, baina, azkenean, webgune duin eta eguneratua dugu.



Gure proiektuei laguntzeko eta komunikatzeko funtzio guztiak biltzen dituen webgunea, zer egiten dugun eta nola egiten dugun azaltzeko eta hainbat eratako finantzaketarako tresna izateko.

Dena modu erraz, profesional eta, jakina, seguruan.



Gure argitalpen guztiak ikusi ahal izango dituzu.


Hemendik aurrera, gure bloga gure webgune berrira ere mugituko da. Webgunearen beheko partean aurkituko duzu. Errodaje-aldian gaude, beraz, hobetzen eta funtzio berriak gehitzen joango gara. Pazientzia eskatzen dizuegu.


Sartu eta ezagutu laguntzeko modu guztiak.

Eta, estreinatu bezain laster, gure webgunea gure helbururik hurbilen eta indartsuenean murgilduta dago: UNDABASO, datorren basoa. Gure basoarentzako 48 hektareako ordainketa osatzeko eta 153 hektareara iristeko beharrezkoak diren funtsak biltzeko kanpaina! 


Ez dizugu gehiago esango. Sar zaitez webgunean, gozatu eta, batez ere, parte hartu erronkan! 

Zuri esker LORTUKO DUGU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario