miércoles, 14 de octubre de 2020

ASTEBURUA BASOAK BERRESKURATZEN

 BOLUNTARIOTZA JARDUNALDIRAKO
DEIALDIA
URRIAK 24 eta 25

 

 Datorren asteko astebururako plan interesgarri bat proposatu nahi dizuegu: Jardunaldi bikoitz batekin gatoz, larunbat eta iganderako. Bietatik gehien interesatzen zaizuen egunean apuntatu zaitezkete.

Bi egunetarako egiteko dugun plana zabala da: putzu berri bat sortuko dugu hainbat anfibio espezieren onerako, hainbat landare autoktono landatuko ditugu: haritzak, urkiak eta gorostiak, besteak beste, eta azkenik espezie exotiko inbaditzaileak kenduko ditugu ekosistemarentzat kaltegarriak direlako.
Dagoeneko 10 urte baino gehiago daramatzagu Undabason bertako basoa berreskuratzen laguntzen, era horretara bertako biodibertsitateari lagunduz eta ondare naturala berreskuratuz. Dagoeneko 120 hektarea baino gehiago ditugu lehenegoratze prozesuan.
Imágenes de Rana | Vectores, fotos de stock y PSD gratuitos

Jardunaldi hau gure BASOeskola proiektuan inskribatuta geratzen da, gure ingurune naturalaren alde lan boluntarioa eta dibulgaziorako BBK Fundazioarekin.

Izena ematen duzunean, adierazi zein jardunalditara joan nahi duzun

  NAHITAEZKOA, IZENA EMATEA  
info@lurgaia.org helbidean
   BEHARREZKO DATUAK   
1. Bertaratutako zareten guztien izena, abizena eta adina 
2. Jatorrizko udalerria
3. Mugikorraren zenbaki bat (ezustekoetarako bakarrik)
4. Etorri nahi duzuen egunaren zenbakia

LARUNBATA, URRIAK 24 - 09:00  
Ibarruriko elizan (kokapena HEMEN).
IGANDEA, URRIAK 25 - 09:00  
Ibarruriko elizan (kokapena HEMEN).
   BEHARREZKO MATERIALA    
MASKARA DERRIGORREZKOA 
URA ekarri etxetik.
JANARIA goiz erdian pikatzeko: fruta, edo. Eguerdirako amaitzean "Ortutik Ahora" elkartekoek janari gehiago ekarriko digute. 
ARROPA eta OINETAKOAK: erosoak. Txapela eta eguzki-babesa edo uretako arropa, eguraldiaren arabera.

ESKULARRUAK eta TRESNAK: gure kontu.
    NORK EMAN DEZAKE IZENA    
16 urtetik gorakoak bakarrik, osasun-egoera horrek irauten duen bitartean.
Mesedez, izena ematen baduzu, ez falta edo abisatu lehen bait lehen.

GARRANTZITSUA: osasun-agintariek COVID-19a prebenitzeko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira, eta, bereziki, honako hauei buruzkoak: gutxienez bi metroko segurtasun-distantzia mantentzeari buruzkoak, edo, halakorik ezean, babes fisikorako, eskuen higienerako eta arnas etiketarako neurri alternatiboak. (7.2. artikulua, SND/399/2020 Agindua eta SND/414/2020 Agindua)



No hay comentarios:

Publicar un comentario