jueves, 4 de octubre de 2018

HITZALDIA: Kolore Guztietako Basoak. Basogintza modu berriak.




Hitzaldi berri bat antolatu dugu hurrengo asteazkenean, urriak 17an, 19:30etan, gure egoitzan. Ikusi kokapena HEMEN.

Kaliforniatik ekarritako radiata pinuko basogintza intentsiboen kolapsoa, banda marroiak eta beste onddoek eragindakoa, Bizkaiako paisaiaren errealitatea da. Adituek kontrakoa aholkatzen dutela ere, sortzen dituen ingurumen arazoengatik, eukaliptoen landaketak gero eta gehiago dira.

Suhaitz monokultiboak biodibertsitatearen beherakada dakar, atzerriko espezieak direnez, ez dute ekosistema berezirik lotuta. Gainera, matarrasa ondoren gertatzen den lurzoruaren galera, urteetan, hazkunde txikiagoa eta landaketak ahultzea ekarri du.

Gure inguruak kontserbazio bultzada behar du. Gure basoak berreskuratzea. Baso mistoak, ingurugiroaren hobekuntza ahalbidetzen duten espezie autoktonoekin. Biodibertsitatean aberastasuna sortzen dutenak, gure lurrak eta ur baliabideak hobetzen dituztela eta gure ingurunearen eta gure kulturaren parte direla.

Baina, gainera, arazo horiek saihesten dituzten basoen kudeaketa erak badaude, produktibitateari uko egin gabe. NATURATIK HURBILEKO BASOGINTZA da eta Kolore Guztietako Basoak-ek azalduko digu zer den.
Gogoratu izen ematea info@lurgaia.orgera idatziz.

Zatoz!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario